jueves, 8 de octubre de 2009

Jabier Muguruzak hamargarren lana kaleratu du, 'Taxirik ez'

Jabier Muguruzak hamargarren lana kaleratu du gaur, Taxirik ez, Resistencia diskoetxearen pean. Angel Unzu eta Mireia Otzerinjauregiren laguntza izan du, aurrekoetan bezala, baina musikari talde bat ere badu atzean: Txema Garces, David Gomez eta Roberto Yaben, kasu.

Katarain estudioetan burutu ditu grabazio lanak, Angel Gonzalez Katarainek gidaritzapean.

Jose Luis Padronen, Harkaitz Canoren, Bernardo Atxagaren eta Iñaki Irazuren poemak musikatu ditu. Gainera, Maria Merce Marçal poeta katalanaren poema bat musikatu du. Diskoetxearen iturrien arabera, lan gogorra eta benetakoa da, emakumeen eskubideen aldeko langilea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario