domingo, 31 de mayo de 2009

Wim Mertens, Tolosan

AZKEN GARAIETAKO PIANOJOLERIK GARRANTZITSUENETARIKOA, WIM MERTENS EUSKADIN DA.


Janaria etxeraino eramaten duen enpresa martxan da dagoeneko

Bizkaiko enpresa batek konponbidea aurkitu du. Adinekoei eta ezinduei beraien etxeraino eramaten diete janaria. Ikusi bideoa.

Berriro bueltatuko dira publizitatea eramaten zuten hegazkin txikiak

Uda honetan berriro ikusiko dira. Bizkaiko enpresa batek berreskuratu egingo du publizitatea egiteko modu hau.

viernes, 29 de mayo de 2009

digitala ala papera? zergatik ez biak?

Evelin Lohbeck holandarrak, bere kaier zuria ordenadore bihurtzen du animazio honetan. Bertan ikusten ditu bideoak, bertan egiten fotokopiak eta abarrak.

Peru Magdalena, idazlea

Orain urte t'erdi Argentinan egindako bidaiaren "kronika sentimentala" proposatu dio Postdatari Peru Magdalena idazle durangarrak.

Ander Arroitajauregi, luthierra

Ander Arroitajauregi eibartarrak Bilboko Kontserbatorioan egin zituen luthier ikasketak. Gero, Ingalaterra eta Frantzian ikasi zuen espezializazioa. Duela 10 urtez geroztik Eibarren egin eta konpontzen ditu biolin, biola, txeloak...

Lehorretik, itsasora begira

"Mater" itsasontzia atun arrantzan ibili zen urtetan. Erretiroa hartzeko garaia iritsi zaionean, museo bihurtu dute: arrantzaleen bizimodua eta arrantza teknikak ezagutzeko.

Carmelo Cedrun

Athletic-eko futbolari handienetarikoa izan zen Carmelo Cedrun. 16 urtez talde zurigorriko atezain izan zen. Urte haietan, lau Kopa eta Liga bat irabazi zituen Athletic-ek. Bizi-bizi ditu urte haietako oroitzapenak eta Postdatari kontatu dizkio.


Pedro Mari Arreitunandia, grabatzailea

Ez da ehiztaria, baina bizitza osoan eduki du eskopeta esku artean. Pedro Mari Arreitunandia, artisau grabatzailetan bakarretakoa da lana mailurik gabe egiten, eta era guztietako marrazki-eskariak egiten jarraitzen du mundu osorako.

Bi mila urteko meatzaritza

Oiartzunen, Aiako Harriaren azpian, Arditurri: bi mila urteko historia meatzaritzan, hasi erromatarren garaian eta 1984ra arte. Galeria nagusi bat dago prest bisitatzeko, eta arkeologoek lanean jarraitzen dute, aztarna bila.

Ospela" argitan

Xabi San Sebastian kantari donostiarrak kalean du Ospela izeneko diskoa. Nortasun handiko ahotsa, orain arte kanta zahar eta herrikoien bertsioak eginaz egin da ezagun, baina lehen aldiz, berak idatzitako kantak dakartza. Jendaurrerako gainera, boskotean zein dantzari batekin prestatu ditu emanaldiak.

Izen eta aurpegiei hitza zor

Oñatiko hiru emakumek, gerran fusilatuen alabak, nork bere aitaren azken eguna nola izan zen kontatu digute. Urtetan isilpean gordetako kontuak argitara dakartza "Izen guztiak, aurpegi guztiak" erakusketak. Izan ere, Gipuzkoan errepresio gehien jasan zuen herria izan zen Oñati 36ko gudan.

Pello Rubio, ziberbaserritarra

Pello Rubio ekonekazaria baserriko bere produktuak internet bidez saltzen hasi da arrakasta handiz.

Antzinako musika berri

Diatessaron taldekoak sinestuta daude duela 200 urtetik gora sortutako musikak eta tresnek ez dutela adinik. Beraiek bizi dutena entzuleari biziaraztea dute helburu, eta horregatik elkartzen dira aukera dutenean. Esate baterako, Bilbon Bach musikagileari eskaini berri dioten maratoian.

Asier Arregi, Radiestesista

Energia korronte eta eremuz inguratuta bizi gara; batzuk naturalak, besteak gizakiak sortutakoak. Energia korronte horiek eragin zuzena dute gure osasunarengan. Asier Arregi erradiestesistarekin etxe bat bisitatu dugu eta energia korronte horiek, gehinetan ikustezinak direnak, erakutsi dizkigu.

Bidaia intimoak

16. Korrika dela eta Jon Maiak "Bidaia intimoak" dokumentala prestatu du. Euskara ikasi eta euskaraz bizi diren lau lagun aurkezten dizkigu bertan.

Musikaren kaxa beltza

Psilocybenea, Hondarribian dagoen musikaren etxea. Kontzertu aretoa, entsaioetarako gelak, irratia, grabazio estudioa... 15 taldek entsaiatzen dute bertan, eta badira lekua egin zain daudenak. "Beti mugan", "Dut", "Sorotan bele" bertan sortuak dira. Izan ere, hamahiru urte dira Psilocybe sortu zela, modu autogestionarioan gobernatzen den elkartea.

Ainize Txopitea

Ainize Txopiteak, gazterik hil zen aita margolariaren bide zaila aukeratu du, artearena. Hark bezala, hitza eta plastika lantzen ditu, baina oso modu desberdinean. Eskulana maite du, baina bere baliabide nagusia ordenadorea da, lanerako eta sorkuntzarako. Eibarko erakusketak eman digu bera ezagutzeko aukera.

Urrestarazu anaiak

Joxe eta Jazinto Urrestarazu anaia ataundarrak ziklista profesionalak izan ziren orain 50 urte inguru. Aurten euren etxe ondotik abiatuko da Euskal Herriko Itzulia.

"Slow food"

"Slow food" mugimenduko ordezkariak, euren guztizia preziatuenekin Durangon izango dira martxoko azken asteburuan. Izan ere, bigarren urtez, Ardo Saltsan Feria egingo da erakustazokan, ardo eta delicatessen feria.

Animaliekin hazitako bost urteko neskatoa aurkitu dute

Txakur eta katuen artean hazitako bost urteko neskatoa aurkitu du Errusiako Poliziak. Neskatoak ez daki hitz egiten eta animalien jokabidea du. Ikus ezazu bideoa.


viernes, 15 de mayo de 2009

Euskobuleriak

Jorgek eta Israelek 17 eta 7 urte dituzte hurrenez hurren. Bizkaitarrak dira, Bermeokoak, eta antza denez euskarazko abestien flamenko bertsioak abesten dituzte. Emaitza ikus/entzungarria da.



LAU TEILATU Rumba Norteren bertsioan

Kantuz

Benito Lertxundiren "Kantuz" abestiaren bideoa.

Benito Lertxundi, 'Kalaka'-n

Benito Lertxundi abeslariari "Kalaka" saioan egindako elkarrizketa.


Euskara eta alemana eskutik

EUSKALEMA elkarteak euskararen eta alemanaren arteko zubigintzan dihardu duela bizpahiru urte. Bi hizkuntza eta bi kulturen arteko harremana du aztergai eta, lanik emankorrena literatur itzulpenetan egin badu ere, zabalik da bazkide eta lagunen ekimen berriak bultzatzeko. Urte amaierako festa antolatu dute eta POSTDATA saioan horren berri eman dute.


Gure saltsan

ERLO tokiko telebistak etorkinekin egindako "Gure saltsan" sukaldaritza saioak aurtengo Argia saria jaso du. Saioa egin duten protagonistak elkarrizketatu dituzte Postdatan.


jueves, 14 de mayo de 2009

Maite Goñiri elkarrizketa II

Maite Goñiri elkarrizketa

Maite Goñi Jakintza ikastolako irakaslea da. Euskaljakintza webguneko arduraduna. Bideo honetan.


Erleak

Nola bizi daitezke 60.000 lagun elkarrekin, ilunpean eta haserretu gabe? Galdera horri erantzuten ikasi genezake Urretxuko (Gipuzkoa) Aikur erlearen museoan.



Doako zerbitzua, kotxea garbitu ondoren euria eginez gero

Nafarroako gasolindegi batek, negozioari bultzada eman nahian, doako zerbitzua oparituko dio kotxea garbitu ondoren euria egin dionari. Ikus ezazu bideoa.


Gipuzkoako Aldundiak panel fotobolkaikoak jarriko ditu zenbait eraikin publikotan

Egitasmo honen helburua, eguzki energiaren industria lurralde osoan hedatzea eta etekinak herritarren eskura jartzea da. Ikusi bideoa.