lunes, 28 de septiembre de 2009

Maravillas





Berri Txarraken 'Payola', 7. disko salduena Espainian



Euskarazko talde batek sekula lortu duen markarik handiena da. 1. postuan, gainera, beste euskal talde baten diskoa topatu dugu: Fito & Fitipaldisen Antes de que cuente diez.



Berri Txarrak hirukote nafarra. Argazkia: Roadrunner Records

Berri Txarrak taldearen Payola diskoa marka guztiak apurtzen ari da. Atera zen egunean bertan (irailaren 14an), Donostiako FNACen agortu egin zen. Aste horretan, gainera, hainbat Elkar Megadendetan ale baka batzuk baina ez ziren gelditu. Eta, orain, markarik handiena heldu da: Espainiako disko salduenen zerrendan 7. postuan da hirukote nafarra.

Hau da, iragan astean Espainian 7. disko salduena izan zen Payola. Sekula ez du euskaraz abesten duen talde batek horrelako salmenta-zenbatekorik lortu. Bestak beste, Jonas Brothers hirukote estatubatuarraren Lines, vines and trying times lanaren eta Nelly Furtado kanadarraren Mi plan diskoaren aurretik gelditu da Lekunberriko taldearen estudioko lan berria.

Gainera, zerrenda horren gorenean beste euskal talde bat ere topatu dugu. Fito & Fitipaldisen Antes de que cuente diez lana da Espainian gehien saldu den diskoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario