sábado, 6 de junio de 2009

Maizpideko ikasleak Haristizabal baserrian

Baserria, natur eskola bizia elkarteak hainbat urte daramatza baserrietako bisitaldi didaktikoak antolatzen. Urte osoan zehar, Gipuzkoako haur eta gazteen eskolei Goierri Garaiko zenbait baserritara joateko aukera eskaintzen die. Baserri bakoitzeko langintzaren arabera, aktibitate desberdin bat egiteko aukera ematen dute bisitaldietan. Ezkio-Itsasoko Haristizabal baserrian ogigintza naturala eta frutazaintza lantzen dituzte eta bisitariei ogia nola egiten den irakasten diete.

No hay comentarios:

Publicar un comentario