Igande goizetan euskara ikasteko klaseak ematen dituzte udal patronatua eta urrats euskaltegiaren eskutik.
lunes, 30 de noviembre de 2009
Komikiek gero eta heldu gehiago erakartzen dituzte
Biblia bere gordintasun osoan, indarkeria, sexu eta guzti. Edurne-zuri eta hiru txerritxoak pertsonaia sakon, maltzur eta ironiko bihurturik. Getxoko Komiki Azkokan topa daitezkeen adibideak besterik ez dira, baina komikiak aspaldi ume kontua izateari utzi ziola erakusten dute.
Gurditxoa: erosketak egiteko era erosoa
Aspaldiko asmakizuna badirudi ere, gero eta gazte gehiagok erabiltzen dute erosketa gurditxoa. Iaz ere oihalezko poltsak erabiltzeko kanpaina egin zuten eta arrakasta handia izan zuen.
jueves, 26 de noviembre de 2009
Kseniya Simonova, zu bai artista!
Ukrainiako telebista-lehiaketa bateko irabazleak marraztutako historia.
Ikusi bideoa, jarri taldeka eta osatu istorioa
Ikusi bideoa, jarri taldeka eta osatu istorioa
martes, 24 de noviembre de 2009
Berotegi efektua eragiten duen gas kopurua inoiz baino handiagoa da atmosferan
Munduko Meteorologia Erakundeak Kopenhagen akordioa lortzeko eskatu die munduko gobernuei, bertan hasiko baita 15 egun barru klima aldaketaren goi bilera.
Haxixaren kontsumoa gero eta lehenago hasten dela ohartarazi dute
Bestalde, Jaurlaritzak esan du kokaina ez dutela gazteek bakarrik hartzen, orain 45 eta 55 urte artekoetan ere asko zabaldu omen da droga horren kontsumoa.
Zein da kabiarra ekoizteko prozesua?
Ospetsuenak, Iran eta errusiakoak dira baina azken urteotan sona handia hartzen ari Vall d’Aranen egindakoa ere.
Euskal produktuak Kataluniako enpresa batean
Baserriko esnea, Idiazabal gazta, Tolosako indabak....Euskaditik kanpo ateratzen ari diren produktuak dira.
lunes, 23 de noviembre de 2009
sábado, 21 de noviembre de 2009
viernes, 20 de noviembre de 2009
jueves, 19 de noviembre de 2009
Alemaniako Friburgo herrian 'Eko-auzo' bat eraiki dute
Familia bakarreko etxeek osatzen dute auzoa, eta etxeek eurek sortzen dute energia. Zentral elektriko txikiak dira, baina erosoak, eta energia etengabe garestitzen dela ikusita, inor ez da damutzen egindako inbertsioarekin.
Ruper Ordorikak 'Haizea garizumakoa' bere azken diskoaz hitz egin du Gaztearekin
Hautsi da Anphora lehen diskoa plazaratu zenetik 30 urte pasatu dira eta kantu berriak sortzen jarraitzen du musikari handiak. Horren erakusgarri da estudioko 15. lana kalean duela jada musikari oñatiarrak.
Iker Goenagak bideoklip berri aurkeztu digu: 'Urteak'
...arteraino disko berria dakar trikitilari gipuzkoarrak
Gero eta denbora gutxiago erabiltzen dugu bizitza sozialerako. Zer uste du jendeak?
1993ko datuekin alderatuz, gero eta minutu gehiago ematen ditugu zainketa pertsonalean, kirola egiten edota prestakuntzan.
Drogak eta lan mundua, elkarrengandik oso hurbil
Osasunaren Mundu Erakundeak kaleratutako txostenaren arabera, bost lan istriputatik batean drogek zerikusia dute.
Plastikozko poltsen erradiografia egin du "Teknopolis"ek
Urtea amaitzerako dendetan ematen dizkiguten plastikozko poltsa arinak erdira jaitsi behar dira Espainiako Gobernuaren hondakinen planak jasotzen duenez.
Kepa Junkerak 'Kalea' lan berria aurkeztu du
Kepa Junkera trikitilari eta musikariak 11 herrialdetako 80 artista inguru elkartu ditu 'Kalea' izena duen grabaketa lana burutzeko.
jueves, 12 de noviembre de 2009
miércoles, 11 de noviembre de 2009
Elizabeth Lamper, jokalaririk zikinena
Estatu Batuetako Futbol Liga Unibertsitarioko partida batean, bere okerrena eman du Elizabeth Lamperrek.
Arafaten heriotzaren urteurrena gogoratu dute palestinarrek
Yaser Arafat Palestinako Aginte Nazionaleko lehen presidente izandakoa eta hainabt hamarkadetan haien liderra izandakoa omendu dute palestinarrek bere heriotzaren 5. urteurrenean.
Txinan ezkongabeen eguna ospatzen dute
Milioika gizon-emakumek gero eta arazo gehiago dituzte Txinan bikotekidea aurkitzeko, eta herrialdean gainera gizonak, emakumeak baino askoz ere gehiago dira.
lunes, 9 de noviembre de 2009
Munduan herriak banatzen dituzten beste zortzi harresi zutik daude oraindik
Berlineko harresia erori eta 20 urte igaro ostean, munduan beste banaketa hesi batzuk zutik daudela gogoratu beharra dago. Cisjordaniakoa edo Mexiko eta AEBen arteko mugakoa dira haietako batzuk.
Hotzaren bidez gorputzean sortzen den koipea desegiteko sistema berria
Teknika erabat berritzailea da, eta azalean zulorik edo minik eragin gabe zentimetro erdi koipe desegin dezake. Sabelean edo bizkarrean aplikatu daiteke baina ez da, adituen esanetan, loditasunerako irtenbidea.
sábado, 7 de noviembre de 2009
viernes, 6 de noviembre de 2009
20 urte Berlingo Harresia bota zutenetik: 28 urteko zatiketa Alemanian
20 urte bete dira Berlingo Harresia bertan behera bota zutenetik. 1961an eraiki zuten. Gerra Hotzaren sinbolo esanguratsua bihurtu zen. Ia 300 lagun hil ziren harresia gainditu nahian.
Lagun bat-Kirmen Uribe
Poetry reading at the Bowery Poetry Club, New York on Oct. 16, 2004 with poets Kirmen Uribe and Elizabeth Macklin, and musicians Mikel Uradangarin, Rafa Rueda and Bingen Mendizabal. Poem by Kirmen ...
Poetry Clubean, New Yorken 2004ko urriaren 16an Kirmenek irakurritako poema. Kirmen Uribek eta Elizabeth Macklin poetek eta Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabalek eskaini zuten saioa.
Poetry Clubean, New Yorken 2004ko urriaren 16an Kirmenek irakurritako poema. Kirmen Uribek eta Elizabeth Macklin poetek eta Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabalek eskaini zuten saioa.
jueves, 5 de noviembre de 2009
Ondo jaten eta dastamen zentzumena lantzen ikasi dugu
Euro-Toques, Europako Sukaldarien Elkarteak antolatzen duen ekimena ezagutu dugu, eta gustuaren zentzumena lantzea du helburu. Azken batean, ondo jaten irakastea.
Garik 'Hamasei lore' bildumaz hitz egin du Gaztearekin
16 abestiz osatutako bilduman Gari musikari legazpiarraren ibilbide osoko kantuen aukeraketa topatuko dugu, tartean, Hertzainak taldearen garaiko 3 abesti.
miércoles, 4 de noviembre de 2009
martes, 3 de noviembre de 2009
ETXEri elkarrizketa
Bilboko FNACen aurkeztu du estudioko bere bigarren lana. Berrizko Estoldetan estudioetan grabatuko du, aurreko diskoarekin egin zuen moduan. Disko berria, Baga-Biga diskoetxearekin argitaratu du musikari berriztarrak.
lunes, 2 de noviembre de 2009
domingo, 1 de noviembre de 2009
Nire lurrari, Kenzazpi
Ken Zazpi Urte CD+DVDan aurkituko duzu bideo hauxe. Talde bizkaitarrak Donostiako Antzoki Zaharrean emandako kontzertuan oinarritutako lana eurek argitaratuko dute Argiak Diskak zigilupean.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)