miércoles, 24 de junio de 2009
martes, 23 de junio de 2009
Krisiak eragin handia du etorkinengan
Krisiaren ondorioz langabezira joan direnen herena etorkinak dira. Langile Komisioak salatu duenez, etorkinek zailtasun handiak dituzte eguneroko gastuei aurre egiteko
Ingenieritza Eskolako ikasleek monoplaza bat diseinatu dute
Autoaren piezak Bizkaiko Lanbide Heziketako eskoletan egin dituzte. Britainia Handiko Silverstone pista ezagunean hartuko dute parte, uztailean.
sábado, 20 de junio de 2009
Zugaz, sare sozialek eskaintzen dituzten zerbitzu guzti-guztiak euskara hutsean
Ezagutu ezazu euskal hiztunentzat eginiko sare sozial berria bideo honetan.
Neurri egokia al da kurtsoa errepikatzea lehen hezkuntzako ikasleentzat?
Irakasleak, psikologoak eta gurasoak ez dira ados jartzen kurtsoa errepikatzeak ikasleengan dituen ondorioen inguruan.
jueves, 18 de junio de 2009
miércoles, 17 de junio de 2009
'Enara', Euskadin egindako helikopteroa
Ohiko helikopteroak baino arinagoa da, lan-tresna izateko diseinatua baitago. Ezagutu gehiago helikopteroa, bideo honetan.
Egoi Valdes, Munduko Rally Txapelketako euskaldun bakarra
Egoi Valdes euskaldunak Munduko Rally Txapelketako hiru proba korritu ditu aurten. Ez du bat bera ere bukatu matxurengatik, baina Subaruko agintariek konfidantza handia dute beragan.
Txistua publiko zabalari gerturatu nahi dio Garikoitz Mendizabalek
'Sosegua' lan berria aurkeztu du zestoarrak gaur
martes, 16 de junio de 2009
'Errazu': Menu gozo, arin eta fundamentuzkoa
Euskararen erabileraren inguruko saio honetako lehen atala gastronomiaren ingurukoa izan da. Ikus itzazu Iban Garateren proposamenak
Galdutako zubixak, Kemen Lertxundi
"Gaztea Live" saiorako grabatutako kontzertuaren zati bat biltzen du bideo honek.
Hegoafrikako nekazariak euren lurretatik bota nahi dituzte proiektu berriak egiteko
Hegoafrikan pausu handiak ematen ari dira herrialdeak munduaren aurrean itxura moderno eta aurrerakoia izan dezan baina horrek baditu alde txarrak ere. Proiektu berriak eraikitzeko lur horietan beti bizi izan diren nekazariak bota egiten dituzte.
Donostia, 3 dimentsiotan osorik ikus daitekeen Estatuko lehen hiria
Google Earthekin egindako akordio bati esker, edozein eraikinetan klik eginez gero, link berrietara konektatu eta hiri osoa webean eskuragarri izango dugu.
Angelina Joliek errefuxiatuen aldeko spota egin du
Angelina Jolie aktore ospetsuak ACNUR erakunderako spota egin du, ekainaren 20an Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna dela gogoratzeko.
Basatzetan garbi, Katamalo
"Gaztea Live" saiorako grabatutako kontzertuaren zati bat biltzen du bideo honek.
lunes, 15 de junio de 2009
Nun zaude, Lauroba
Laukote donostiarraren Gauari gauarekin estreinako diskoak eman duen bigarren singlea duzu hauxe.
Maite Gurrutxaga, ilustratzailea
Maite Gurrutxaga ilustratzaileak Joseba Sarrionandiaren "Gau ilunekoak" ipuineko marrazkiak egin ditu, eta iluntasuna ere marraztu behar izan du horretarako. Ilustratzaile gisa sinatzen duen bigarren liburua da hau. "Kerobia" musika talde iruñarraren dioskoetako marrazkiak ere berak egin ditu.
Kongoko umeak Athleticeko himnoa abesten
Abestiak hizkuntzak ikasteko balio dutela argi dago. Begira zeinen ondo ahoskatzen duten haur hauek.
sistemaren bidez egindako eraikinik altuena
Sistema honen bidez eraikinaren atal guztiak tailerrean sortu, eta obran muntatu besterik ez dira egin behar.
ETB mendiko elurtegi batean izan da
Elurra urte osoan zehar mantentzeko erabiltzen ziren elurtegi hauek hozkailurik ez zegoenean. I
domingo, 14 de junio de 2009
sábado, 13 de junio de 2009
Haurraren sexua haurdunaldiaren 10. astean ezagutu daiteke jada
Gernu-froga baten bidez, AEBetako etorkizuneko gurasoak haurraren sexua zein den jakin ahal izango dute, %80ko fidagarritasunarekin.
Etxebizitzen 'Low Cost' azoka Bartzelonan
Erosi aurretik pisua probatzeko aukera edo ehuneko 30eko beherapena bezalako eskaintzak topa daitezke azoka honetan.
viernes, 12 de junio de 2009
Nudismorik, ba?
Uda heltzear dago eta jende askok aldarrikatzen du praktika hori. Iñigo Agirre Kalaka saioko lankidea gizartea horren aurka edo alde dagoen galdetu du Donostian. Horra erantzunak.
Gaixo kronikoenganako arreta hobetu nahi du Osakidetzak, sare sozialei esker
Gaixoak medikuarekin internet bidez harremanetan egoteko sistema ezarriko du Osakidetzak datorren urtebetean
Fitness: denontzako kirola
Bideo honetan, eitb.comeko kamerak Gernikako Fitness Txapelketan sartu dira kirol hori sakonean ezagutzeko asmoz.
Sidney eta Pazifikoko uharteak, bisitatu beharreko bi toki Ozeanian
Amerika kontinentetik Pazifikoko uharteak eta hiri handiak destakatu ditugu, bi aukera zeharo desberdin
jueves, 11 de junio de 2009
Etorkizunean itsasotik helduko zaigu beharrezko energia
Itsas energia hastapenetan dago baina dagoeneko hiru egitasmo daude indarrean gurean
Sare sozialetan ditugun datuak Europatik kanpo ere babestu nahi dituzte
Gure datuak edozein herrialdetan seguru izatea da helburua. Mundu osotik Bilbora etorritako adituek horretarako oinarriak ezarri nahi dituzte
Amerika, kontrasteen lurraldea
Amerika kontinentetik Patagonia, Karibea eta New york destakatu ditugu, kontraste asko dauzkaten hiru toki osagarri
miércoles, 10 de junio de 2009
24 metro karratu berdegune bilbotar bakoitzeko
Bilbo gero eta berdeagoa da. Hamar urtetan miloi bat metro karratu irabazi dira hiri barruko parkeetan.
Mikel Ortega 2008ko Wikipediako argazki onenaren saria irabazi duen gazteari elkarrizketa
Mikel Ortega, 31 urteko errenteriarra da Bianditzeko larretan dauden bi zaldiren argazkiaren jabea
'Frantziako Spidermana' etxe orratz bat baimenik gabe eskalatzeagatik atxilotu dute
Alain Robert, 'Frantziako Spiderman' ezizenaz ezagunagoa, Sidneyko etxe orratz bat baimenik eta inolako babesik gabe eskalatzeagatik atxilotu dute
2.200 lagun inguru bizi dira transplanteei esker EAEn
Euskadik mundu osoan bataz beste organo emaile gehien dituen herrialdea izaten jarraitzen du.
Guascor enpresa euskaldunak munduko parke eolikorik handiena eraikiko du
700 aerosorgailu instalatuko dituzte, 900 megawatioko energia sortuko dituztenak. Garoñako zentral nuklerrak sortzen duen energiaren bikoitza.
Banku batek engainatu die
Hipoteka babesteko aseguru bat kontratatu zutelakoan zeuden, baina engainu baten biktima izan dira. Euren bankuak goi arriskuko produktu finantziero bat sinatuarazi die eta orain, kontratua eten ahal izateko 9000 eta 16000 euro bitarteko ordaina eskatzen die.
Aurkikuntzak Alzheimerraren eta kirurgia plastikoaren alorrean
Ikus itzazu bideo honetan Suitza eta Bartzelonan egun hauetan osasun alorrean egindako aurkikuntzak.
Tijuanako harresia: Urtero milaka mexikarrek lortzen dute AEBetan izkutuan sartzea
Tijuanako muga ehundaka metro harresiz inguratuta dago eta Tijuanara milaka lagun inguru heltzen dira egunero AEBetara gurutzatzeko.
Zelakoa zen Manhattan, Amerika aurkitu baino lehen?
New Yorkeko museoak 10 urte daramatza Manhattango iragan naturala aztertzen. Dagoeneko badaude ikerketaren emaitzak ikusgai.
Gaixoek beraien etorkizuna aukeratzeko legea onartu du Andaluziako Gobernuak
Lege horren helburua gaixoei tratamendurik ez jasotzeko eskubidea ematea da. Ikus ezazu bideoa.
Peruko indigena batek Amazonaseko liskarraren inguruan duen iritzia eman digu
Indigenen ustez, legeak enpresa pribatuei basoak eta ibaiak hondatzeko baimena ematen die.
Robot sukaldaria aurkeztu dute Japonian
Tokion aurkeztu duten robotek osagaiak nahastu, pastelak eta sushia egin eta zerbitzatu ere egiten dute.
Euskal kosta ez omen da aproposa haize-energia lortzeko
Haize-energiaren geroaz mintzatu dira adituak Barakaldoko BECen. Euren esanetan, Euskal Herrian lehorreko haizeaz baliatu behar izango dugu oraingoz.
Itzalak
Iñigo Kintanak zuzendutako film laburra. Caóstica 2008 jaialdian Caóstica Zinea aipamen saria jaso zuen.
Peruko indigena batek Amazonaseko liskarraren inguruan duen iritzia eman digu
Indigenen ustez, legeak enpresa pribatuei basoak eta ibaiak hondatzeko baimena ematen die. Ikusi euren iritzia bideo honetan.
martes, 9 de junio de 2009
Afrika, oporleku ahaztezina
Ondorengo bideoan Afrikara oporretan joateko hainbat proposamen emango dizkizute.
lunes, 8 de junio de 2009
Norvegia eta Istanbul, Europako bi herrialde oso ezberdin
Europan oporretan joateko bi toki guztiz ezberdin proposatzen dizkizuegu ondorengo bideoan.
Amorebieta-Etxanoko ahizpa bik New Yorkeko musika-areto ospetsuan debuta egin dute
Ana eta Idoia Uribarri ahizpak New Yorkeko musika-areto garrantzitsu batean izan dira lehen aldiz eta arrakasta handia lortu dute. Ikus ezazu bideoa.
sábado, 6 de junio de 2009
Oinarrrizko konpetentziak
Oinarrizko konpetentziak gaitzat hartuta, Nuria Alart irakasleak sortutako bideoa.
BAT, bideo didaktikoa
BAT bideo didaktikoa
Union Vascakoek egindako bideoa. Ikasle berriei lagundu, ongi etorria eman eta kurtsoan barneratzeko primerakoa!
Union Vascakoek egindako bideoa. Ikasle berriei lagundu, ongi etorria eman eta kurtsoan barneratzeko primerakoa!
Pete Cenarrusa
Pete Cenarrusa Idahoko (AEB) politikan jardun zuen hautetsi berrogeita hamar urtetan. Tartean, Euskal Herriari laguntzeko baliatu zuen kargua.
Maizpideko ikasleak Haristizabal baserrian
Baserria, natur eskola bizia elkarteak hainbat urte daramatza baserrietako bisitaldi didaktikoak antolatzen. Urte osoan zehar, Gipuzkoako haur eta gazteen eskolei Goierri Garaiko zenbait baserritara joateko aukera eskaintzen die. Baserri bakoitzeko langintzaren arabera, aktibitate desberdin bat egiteko aukera ematen dute bisitaldietan. Ezkio-Itsasoko Haristizabal baserrian ogigintza naturala eta frutazaintza lantzen dituzte eta bisitariei ogia nola egiten den irakasten diete.
Jorge Oteiza
Jorge Oteizari buruzko erreportaia. Altzuzako museoko lanen bitartez, eta Alberto Barandiaran BERRIAko kazetariak gidatuta, Jorge Oteiza hobeto ezagutu nahi izan dugu.
viernes, 5 de junio de 2009
Bideojoko sozialak, gazteenak hezitzeko
AEBetako jokoen %97 bideojokoetan ibiltzen da eta hau aprobetxatuz, 'Games for Change' erakundeek bideojoko sozialak erabiltzen dituzte gazteak hezitzeko.
Aritz Aranbururi elkarrizketa 'Kalaka' saioan
Xabier Euskitze surfaren lehen mailan inoiz izan den euskal surflari bakarrarekin egon zen hitz egiten.
Gorka Urbizuri elkarrizketa
Berri Txarrakeko abeslaria EITBren Bilboko egoitzan izan da Zertarako amestu dokumentala aurkezten.
Italia: Berlusconi eta bere 'neska ederrak', hauteskunde-kanpainako protagonistak
Xabier Madariagak Italiako errealitatea hurbildu digu Europako hauteskundeetara begira.
jueves, 4 de junio de 2009
2.0 web-a
Wesch Kansaseko unibertsitateko irakaslearen web belaunaldi berriak zertan datzan azaltzen duen bideo ospetsua. Orain euskarazko azpitituluekin! "askatasunerantz"-ek euskaratua.
otorduak euro erdian
Gizakia Herritar erakundeak antalotutako jantokiak ateak irekiko dute hurrengo astelehenean, Iruñean,
'The Beatles: Rock Band' bideojokoaren xehetasunak eskaini dituzte
'The Beatles: Rock Band' bideojokoan, taldearen pausoak jarraitu ahal izango ditugu bere hasieratik Liverpoolen azken kontzerturarte. Ikus ezazu bideoa.
Wilco berriz bueltatu da Euskal Herrira
Wilcok, momentuko rock talderik onenetarikoak, kontzertua eman du Donostiako Kursaalean.
Oporretan... txakurrarekin zer egin?
Eitb.com txakurrrentzako eta katuentzako Aiartza hotelean egon da, oporretan gauden bitartean gure animaliak zelan bizi diren jakiteko.
lunes, 1 de junio de 2009
Zulo batean erori zen elefantea erreskatatu dute
Bideoan ikusten denez, basozainek garabi batekin erreskatau behar izan zuten 11 urteko elefantea.
Munduko tximinorik txikienak, desagertzear
Tarsier tximinoak munduko tximinorik txikienak dira eta Asia ekialdean soilik aurki daitezke. Orain Indonesiako Sulawesi uhartean desagertzear daude, bertako hainat zuhaitz kendu nahi dituztelako. Ikus ezazu bideoa.
Arizkungo arotza
Arotz edo erremintari ugari izan zen garai batean gure artean, baserri giroan batez ere. Baina gaur egun estimazio handiagoa dute etxeetarako apaingarriek: zaldi eta behiak ferratzeko iltzez egindako irudi bitxiak, ordulari artistikoak, lanparak...
Bihotzekoak
Txitxi Orbegozo margolari tolosarra bere herriko "kuttunak" ari da pintatzen. Erretratoa egin eta kalean jartzen du, pertsonaiarekin zerikusia daukan lekuan. Orain arte bi erretrato dauzka kalean. Artea kalean jendartean pizgarri izatea lortu du.
Alain Goikoetxea, santxeski kumea
Euskal Herriko eta Estatuko patinatzaile onenetarikoa eta Europa mailan skaterren izen handien artean dago. Alain Goikoetxea da bera, 32 urte ditu eta Algortan bizi da. Santxeski baten gainean hasi zen patinatzen, geroztik berak ere ez daki zenbat taula eta gurpil erre dituen.
Haize hegoa
Eguraldiak eragin handia du gure bizitzan, gure ohituretan.
Hego haizeari andre haizea, sorgin haizea ere deitzen zaio.
Hego haizeari andre haizea, sorgin haizea ere deitzen zaio.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)